Untza bakarreko aldeagaz, Markina-Xemeingo
Patxua Tabernak irabazi ditu Etxebarriko zaldi probak.
63 untza egitea lortu zuen Patxua Tabernako zaldiak domekako proban, ordura arte Mungiako
Taberna Goietak zeukan 62 untzako marka gaindituta. Horrela, zaldien arteko norgehiagoka azken egunean erabaki zen.
Aulestiko
Koba eta MaƱuko
Erauskinen zaldien artean ere lehia bizia egon zen, proben lehen egunean. 60 untza 1/2 2 metro eta 75 zentimetro egin zituen Kobaren animaliak, eta marka hori gainditzen saiatu zen Erauskin. Baina, tarte txikiagatik ez zuen Kobaren zaldiaren 60 untza metro bat eta 65 zentimetroko lana gainditzea lortu.
Etxebarria zaldi probak
Kinttopekoak. Zaldien arteko norgehiagoka amaituta, kinttopekoen lehia hasi zen astelehenean. Bi egunetan jarraian, sei kinttopeko atera dira Etxebarriko probalekura, eta Gamizko
Construcciones Torrontegik irabazi du neurketa 55 untza eginez.
Laukizko
Totxik 52 untza 3/4 2 metro eta 60 zentimetroko marka ezarri zuen lehen egunean, eta Construcciones Torrontegik besterik ez zuen gainditzea lortu. Horrela, bigarren geratu da Laukizko probalaria.
Hirugarren markarik onena Guriezoko
Fermin Santamariarena izan da. 51 untza 4 metro eta 5 zentimetro egin zituen bere animaliak.
Beste behin ere, probazale ugari batu da Etxebarriko probetan. 15 zaldi izan dira bost egunetan lehiatu direnak, euretako sei kinttopekoak.
Sariei dagokionez, guztira sei sari banatu dituzte. Irabazleak
800 euroko diru sariagaz gainera Etxebarriko Olaia jatetxeak eta Otsolo tabernak emandako
mantak eskuratu eta udalak emandako
txapelak jantzi dituzte.
SAILKAPENA