Arantza Zulueta preso dagoen abokatuaren egoera salatzeko agerraldia egin zuten atzo [azaroak 10] 40 talde feministak Bilbon. Besteak beste, talde horiek Zuluetak isolamenduan pairatzen dituen baldintzak salatzeko deia egin diete Espainiako estatuko herri mugimendu eta elkarte feministei.
Zuluetak bi urte eta hamar hilabete daramatza Cadizko (Espainia) Puerto III espetxean. Behin baino gehiagotan salatu izan dutenez, presoak egunean hogei ordu ematen ditu ziegan sartuta, eta beste lauak 6×13 metrotako zabalera duen patio estali batean. “Isolamendu modulua gizonentzako prestatutako espazioa da”, salatu dute talde feministek; kartzelan emakume izateak dakarren kaltea nabarmendu dute. Zulueta, gainera, emakume barrka da eta ez dauka zerbitzu ginekologikorik.
Zuluetak egunero jasan behar izaten duen miaketa eta bestelako egoeren aurrean, talde feministek gizarte osoaren ahalegina “beharrezkoak” dela azaldu dute. Horregatik, hain zuzen ere, Espainiako estatuko herri mugimendu eta elkarte feministei egin diete deia.
Talde feministetako kideak, Zuluetaren egoera salatzeko agerraldian. Argazkia: Ecuador Etxea
Arantza Zuluetari babesa eman dioten 40 talde feministak: Oihuka, Mujeres del Mundo, Farrucas, Bullerak, Zikutak, Iruñeko alde zaharreko gaztetxeko feministak, Oñatiko pototak, Pasai Antxoko Harremantxo talde feminista, Plazara Dantzara, Feministalde, Bilgune Feminista, Altsasuko Feministak, Galtzagorri, MDMA, Sare Lesbianista, Plazandreok, Brujas y Diversas, Medeak, ATH-ELE, Emakume Internazionalistak, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Arabako Emakumeen Asanblada, Anoetako Emakume Taldea, Ibarrako Emakume Taldea, Tolosako Neska Taldea, Irmo talde feminista, Aizan talde feminista, Arrasateko Emakume Gazte Asanblada, Akelarre Talde Feminista, Zirgariak Indautxu Feminista, Pare Deustuko Talde Feminista, Asunek Gernikako Talde Feminista, Andere Bidatz Talde Feminista, Kallera, Saregiñek, Marimatraka Santurtziko Talde Feminista, Emari Sestaoko Talde Feminista, Potxuak Martxan, Erandioko Txoko Feminista eta Txantreako Feministak.
[HONEKIN LOTUTA] Arantza Zuluetaren egunerokotasuna
Zuluetak bizi duen egoera bistaratzeko, Puerto III espetxeko gainerako Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideek webgune bat ireki dute: www.arantza-sos.eus. Eta herritarrei elkarlanean egoera horri buelta ematen laguntzeko eskatu nahi izan diete.
Arantza Zuluetari babesa emateko 40 talde feministak egindako agerraldia. Argazkia: Ecuador Etxea.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.