Atzo [azaroak 13] jokatu zen Durangon zesta-puntako
Bizkaiko Eskola Arteko Kiniela Txapelketako azken jardunaldia, eta azken puntuak lortuta, erabakita geratu dira finalean egongo diren pilotariak. Giro polita egon zen Durangoko frontoian, eta gogo handiagaz atera ziren pilotariak Ezkurdiko kantxara azken puntuen bila.
Abenduan jokatuko dute finala.
Txikien
A multzoan, abantaila handiagaz sailkatu da Arakis markina-xemeindarra. Atzelarien artean, berriz, Amets berriatuarrak lortu ditu puntu gehien. Norgehiagoka egon da berriatuarraren eta Markina-Xemeingo Atainen artean. Azkenean puntu bakarreko aldeagaz lortu du finaletarako pasea Ametsek. 44 puntu lortu ditu Ametsek eta 43 Atainek. Horrela, Atain eta IƱigo markina-xemeindarrak izango dira ordezkoak.

Txikien A taldea kinielak hasi orduko agurtzen. Argazkia: Santi Olabe
Txikien
B multzoari dagokionez, Arratibel gernikarra eta Izaro markina-xemeindarra sailkatu dira finalerako, Txomin eta Astelarra gernakarra izango dira ordezkoak.
Alebinak. Alebinen mailan ere argi egon dira finalistak.
A multzoan Liher eta Kobeaga gernikarrak eskuratu dituzte puntu gehien. Liherrek Gernika-Lumoko jardunaldia ezik beste hirurak irabazi ditu eta finalerako aukera eskuetan zuen atzoko kinielak jokatu aurretik. A multzoko ordezkoak Danel eta Txurruka markina-xemeindarrak izango dira.

Alebinen taldea publikoa agurtzen kinielak hasi aurretik. Argazkia: Santi Olabe
Alebinen
B multzoan, azkenik, Arrasate berriatuarra nagusitu da jardunaldi guztiak irabazita. Uritz berriatuarra izango du bikote. Multzo horretako ordezkoak Aitzol eta Ander gernikarrak izango dira.