Abadiñoko FexMack kickboxing taldean leihatzen duen Ibai Arantzamendi markina-xemeindarrak urrezko domina bi irabazi ditu Toledon jokatu den
Espainiako kluben arteko txapelketan. Denboraldi honetan domina eta garaipen ugari lortzen ari dira Abadiñoko FexMack taldeko kirolariak. Espainiako Kluben arteko txapelketatik
bost domina ekarri zituzten: Ibai Arantzamendik urrezko domina bi irabazi zituen; Alex Hendersonek urrezko eta brontzezko bana eta Julen Muñozek brontzezko bat.
600 parte hartzailetik gora batu zituen Toledon jokatutako txapelketak eta 500 borrokalditik gora egon ziren.

Abadiñoko FexMack kickboxing taldea. Argazkia: Anboto