Beste behin ere, antzerki musikal arrakastatsua ikusteko aukera eskainiko du Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen guneak (Deustuko Erribera, 47). Zehatz esateko, IƱaki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrek parte hartzen duten antzerki musikalak bederatzi saio eskainiko ditu abenduan: abenduak 7, 8, 9, 10, 18, 22, 23, 29 eta 30. Erreserbak egin ahal dira,
Internet bidez edota telefonoz deituta (639 76 67 20). Telefonoz deitu nahi bada, ordutegia ondokoa da: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
ORDUTEGIA:
- Abenduak 7, 8, 22 eta 23. 20:30ean.
- Abenduak 9, 10, 29 eta 30. 22:00etan.
- Abenduak 18. 19:00etan.
Musikalaren xehetasunak. 2013ko Bilboko Aste Nagusian estreinatu zuten
Cabaret Chihuahua, eta ordutik hona, ikuskizuna fenomeno bat bihurtu da. Antzerkiak sekulako arrakasta izan du, eta Antzerki Musikaletako Sariketarako hautagai ere izan zen. 100 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte, eta saioak behin eta berriz eskaini badituzte ere, gehienetan sarrera guztiak agortu egin dira.
Publikoak horrela nahi izan duelako, Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean berriro ere ikuskizunari heldu zioten iazko urte amaieran.