Barriro be eingo geunke. Alexis eta David libre! lelopean, Talleres Mecanicos Arakistain enpresako langileak zirenak herritarren, udalen, herriko talde eta bestelakoen atxikipenak biltzen ari dira egunotan. Gaur [azaroak 17], Markina-Xemeingo azokan egon dira informazioa banatzen eta argazkiak ateraaz herritarren atxikipenak jasotzen. Horrez gain, kanpaina babesteko
mozioak ere onartzen ari dira hainbat udal.
Juango Txurruka Markina-Xemeingo alkateak ere auzipetuei babesa adierazi eta langileek 2013an enpresaren itxieran egindako borroka babestu nahi izan du.
Juango Txurruka Markina-Xemeingo alkatea, atxikipena ematen. Argazkia: LAB
Argazkiak batzen. Herritarrek ere euren atxikipena eman ahal dute. Horretarako sare sozialetara
Neuk be eingo neuke leloa duen kartelagaz ateratako argazkia igotzea eskatzen dute langile ohiek eta LAB sindikatuak; argazkia igotzerakoan
#neukbeeingoneuke traola erabiltzeko eskatu dute.
[HONEKIN LOTUTA] Kanpainaren nondik norakoak