Urtzi Iriondo zuzendariaren gidaritzapean,
sei doinuko programa eskaini du Lekitto Musika Bandak, gaur eguerdian. Nautika Eskola aurretik irtenda, txistulariek kalejiragaz hasi da emanaldia. Herriko kaleetan zehar ibilaldia eginda, bandagaz bat egin dute txistulariek, berriz ere Nautika aurrera itzuli direnean. Santa Zezilia jo dute, horrela, guztien artean.
Lekitto Musika Bandaren kontzertua, gaur eguerdian, Nautika aurrean.
La Gracia de Dios (Roig), La Alegria de la Huerta (Chueca), Tannhauser (Wagner), Irribarrea (Xabier Zabala) eta Indiana Jones Selektion (Williams/Heide) abestiekin osatu dute kontzertua.
Sagarrak. Beste alde batetik, abenduaren 27an, Iruñeako Baluarte jauregian joko dutela aurreratu du Lekeitioko Musika Bandak. Sagarrak izeneko ikuskizuna prestatu dute bertarako.
Sagarrak ikuskizuna Bertsoband, Ttakunband, Delirium Tband, Dantzaband eta Euskal Kantaband ikuskizunekin osatua dago, eta Amets Arzallus, Jon Maia, Oreka Tx, Andoni Basterretxea, Andoni Aresti Dantza Eskola eta Miren Amuria bezalako artistak bilduko ditu.
Iruñeara joateko autobusa jarriko du Banda Lagunak-ek.