Iazko antzera, 50 ume eta nagusik egin dute Berriatuko Udalak antolatutako Errege Bideko III. Krosa. Giro onean eta eguraldia lagun egin zuten, domeka goizean, Saturrarandik eta Berriatura arteko
8 kilometroko ibilbidea.
Autobusean joan ziren parte hartzaileak Saturraneraino batzuk eta Antzubixeko dorretxearen pareraino besteak, aringa-aringa egiteko. Saturraranetik irten eta Ondarroa itsas bazter eta erreka ondoko pasealekuetatik zeharkatu ondoren, Errege Bidea hartu zuten parte hartzaileek Berriaturaino.
Kroseko parte hartzaile batzuk helmugara ailegatzen. Argazkia: Errege Bideko Krosa
Txikienek, berriz, Antzubixetik plazarainoko 3 kilometroak egin zituzten. Nahiz eta, gaztetxo batzuk ibilbide osoa egitera ere animatu zirela jakitera eman duten antolatzaileek.
Irabazleak. Herriko plazako helmugara ailegatzen lehenengo emakumea
Udane Bilbao berriatuarra izan zen. Gizonezkoetan, berriz, bizkorrena,
Ekaitz Kortazar durangarra. Bikote mistoen artean lehenengoak, bestalde,
Iratxe Ballarin eta
Xabi Garate izan ziren.
Irabazle guztiek,
Produkton Berriatuan dagoen bertoko produktuen dendako saski eder bat eduki zuten sari modura. Amaieran, gainera, otartekoa egon zen parte hartzaile guztientzat.
Krosa egiteko eduki duten laguntza eskertu dute antolatzaileek. «Koaxikoak egon ziren Ondarroako tartean laguntzen eta Berriatuko laguntzaileak ondoren», azaldu dute.