Timoteo Arrastoa Arozena (1920-Altza, Gipuzkoa) eta
Bitor Urretabizkaia Urruzola (1918-Tolosa, Gipuzkoa) bi gudari gazteen senideek, Ahaztuen Oroimena elkarteak antolatutako ekitaldian parte hartu eta herritarren berotasuna jaso ahal izan zuten atzo eguerdian [azaroak 20], Barinagako elizpean. Kantak, aurreskua eta lore eskaintza egin, eta Ahaztuen Oroimena elkarteko Patxi Ibarzabalek gertaera gogora ekarri zuen.
Azaldu zuenez, 1936ko azaroaren 21ean, Max-en zehar, errekonozimenduan ari zirela, zauritu eta hil ziren
Lenago Il batailoko gudari gazte biak, eta biharamunean hobiratu zituzten Barinagako hilerrian.
Bi gudarien senideak, atzo Barinagako elizpean egindako ekitaldian. Argazkia: Ahaztuen Oroimena
“250 gudari ingururekin joan zen frontera
Lenago Il batoilia, eta 1936 urrian, Max inguruko posizioetan zegoen. Hasieran, batailoi horrek bi konpainia zituen, gerora, sendotuz joan zen lau konpainia izateraino. 500etik gora gudari izango zituen hurrengo hilabeteetan. Aipatu behar da, 4. konpainia sortu zutenean, Urretabizkaia izena jarri ziotela konpainiari, Maxen hildako Bitor Urretabizkaiaren omenez”.
Patxi Ibarzabal gertaeren nondik norakoak azaltzen. Argazkia: Ahaztuen Oroimena
Gudari asko hil ziren fronteak iraun zuen zazpi hilabeteetan. Baina, Ahaztuen Oroimenakoek zehaztu zutenez, ez zituzten Barinagan hobiratu. Bi gudari horiek soilik lurperatu zituzten Barinagako hilerrian, eta hileta haretako
bost argazki atera zituzten. “Ezagunak ziren argazkiok baina ezezagunak argazki horietako protagonistak. Bildutako informazioak–testigantzak, dokumentauak, albisteak…– argazki horiek bi gudari gazteen historiarekin lotu eta haien pasartea borobiltzen lagundu digu, ahanzturan galdu ez daiten”, adierazi zuten.
Lore eskaintza. Argazkia: Ahaztuen Oroimena