Isuntzako gazteek Donostiako XVIII. Estropada Herrikoian parte hartu dute lehen aldiz
Donostiako Benta Berri polikiroldegian antolatu zen ergometro txapelketan parte hartu zuten Isuntzako gazteek joan den zapatuan [azaroak 19]. Ergometro txapelketa, kategoria desberdinetan banatuta egon zen, eta Isuntza Arraun Elkarteko gazteek, alebin, infantil eta kadete mutiletan parte hartu zuten. Alebinek bi minutuko proba egin zuten ergometroan eta infantil zein kadete mutilek 1.000 metrokoa.
Zuzendaritza batzordea “pozik” agertu da gazteek lortutako emaitzekin. “Donostian izan duten lehen esperientzia izateko, modu positiboan eta arrakastatsuan baloratzen dugu txapelketan partehartzea”, nabarmendu dute. Hurrengo urtean berriz ere partehartzeko interesa erakutsi du Lekeitioko klubak.