Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak jakitera eman duenez, milioi bat euro emango dizkio Ondarroako Udalari Kamiñaldeko mendi hegala egonkortzeko. Joan den martxoan gertatu zen lur jauzia, eta 176 familiak euren etxebizitzak utzi behar izan zituzten. Horietatik 84k ezin izan dute oraindik euren etxebizitzetara itzuli.
Elena Unzueta aldundiko bozeramaileak atzo [azaroak 22] egindako agerraldian adierazi zuenez, laguntza berri horrek, erori ziren 500.000 metro kubiko lur kentzeko aldundiak bideratutako “miloi erdi euroko laguntza osatuko du”.
Ondarroako Udal ordezkariek jakitera eman zutenez,
17 milioi euro beharko dira Kamiñaldeko mendian egiten ari diren lanak eta lur jausiak eragindako beste kalte batzuk ordaintzeko, eta lanek daukaten kostu handiagatik guztia ezin zuela bere gain hartu azaldu dute. Hori dela eta, Kamiñaldeko mendi magaleko lanen kostuari aurre egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batu da udala. Aldundiak
apirilean eskaini zion Ondarroako Udalari milioi bat euroko laguntza hori. Eusko Jaurlaritzak, bestalde,
urtarrila arte ezin izango duela diru ekarpenik egin adierazi die.