Lekitto Bedarreko kideek jakitera eman dutenez, joan den asteko zapatuan [azaroak 19] konposta egiteko bigarren ontzia martxan jarri zuten Usotegi parkean. “Konposta egiteko beste ontzia bete eta gero, orain, bigarren ontzi horri esker, erabiltzaileek hondakin organikoak bertara eroan ahal dituzte”, diote Lekitto Bedarreko kideek.
Zortzi hilabete inguruan, konpost ontzian
tona bat material organiko bildu dituztela diote. “Konpost ontzi horrek jarraipena ematen dio ortuetako goiko inguruan 2014an ipini genuen ontziari. Guztira, urte hauetan,
bost tona inguru material organiko bildu eta erabili ditugu herriko ortuan”.
Bigarren konpostagailua martxan ipinita, auzoko erabiltzaileak zoriondu eta konposta egiten jarraitzera animatu nahi izan ditu taldeak. “Erabiltzaileak zoriondu nahi ditugu hartutako konpromiso eta arduragatik”. Bide beretik, oraindik konposta egiten ez dutenei animatzeko esan nahi izan diete. “Batez ere Atea, Dendari eta Beko kaleko bizilagunei”.
Konpostagailuak, Lekeitioko Usotegi parkean. Argazkia: Lekitto Bedarra.