2001 eta 2008 artean jaiotako igerilariak hartuko ditu Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiak zapatuan [azaroak 26], Bizkaiko Eskolarteko Igeriketa txapelketari hasiera emanez.
10:00etan hasiko da txapelketa, eta igerilariek 50 metro libre, 100 bizkar eta 200 bular egin beharko dituzte.
Ondarroako, Markina-Xemeingo, Lekeitioko, Bermeoko, AbadiƱoko eta Gernika-Lumoko igerilariek hartuko dute parte ligako lehen norgehiagokan.

Umeak Atxondo kiroldegiko igerilekuan.
Bizkaiko Eskolarteko Igeriketa Ligak
8 jardunaldi izango ditu aurten, horrela, hilean behin herri ezberdinetan egingo dute igeri parte hartzaileek.
Zapatu goizean igeriketa txapelketa dagoela eta, Atxondo kiroldegiko igerilekua itxita egongo da beste erabiltzaileentzat.