Markina-Xemeingo Caritasek arropak eta zapatak batuko ditu
Urtero bezala, Gabonen atarian, arropa eta zapata bilketa egingo du Markina-Xemeingo Caritasek. Bi egunetan egingo dute bilketa, betiko modura Elizetxeko geletan. Arropa eta zapatak emateko moduan dituztenek, poltsetan sartu eta bertara eraman ditzakete zehaztutako ordutegian.
Arropa eta zapatekin betetako poltsak martitzenean [azaroak 29] eta eguaztenean [azaroak 30] batuko dituzte Elizetxean 17:00etatik 19:00etara.
Janzteko beharra duenari laguntzea dute helburu, urtean birritan parte hartzen du Markina-Xemeingo Caritasek Rezikleta eta Caritas erakundeek antolatutako egitasmoan.