Talo ikastaroa egongo da Etxebarriko frontoian
ETX kultur elkarteak antolatuta, talo ikastaroa egongo da zapatuan [azaroak 26] Etxebarriko frontoian. Ikastaroa 15:00etan hasiko da, eta gutxi gorabehera 18:30ak arte luzatuko dela jakitera eman dute antolatzaileek.
ETX elkarteko kideak izango dira ikastaroa emango dutenak, eta nagusi zein umeak parte hartzera animatu nahi izan dituzte.