Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Egunak askotariko irudiak utzi ditu Lea-Artibain eta Mutrikun. Alde batetik, udaletxeetako balkoietan indarkeria matxistaren aurkako mezuak irakurri ahal izan dira. Beste alde batetik, ikastetxe ezberdinetako ikasle eta irakasleek ekintza desberdinak egin dituzte.
Lekeition, esaterako, ezohiko irudia ikusi ahal izan da; ikastetxeetako umeek udalbatzar aretoa hartu dute, eta indarkeria matxistaren aurkako mezuak mahairatu dituzte. Eurekin batera egon da Koldo Goitia Lekeitioko alkatea ere.
(Bideoa: Berriatuan egindako elkarretaratzea)
Markina-Xemein, ostera, giza katea egin dute ikasle eta irakasleek. Eta Goiko Portalean batuta, indarkeria matxista salatzeko mosaikoa egin dute.
Berriatuan ere ikasle, irakasle eta gurasoak udaletxe aurrean egin dute elkarretaratzea.
Ondarroan Beldur Barik lehiaketako sari banaketa egin zuten iluntzean, Etxelilan; lan irabazlea Nire helmuga izenburuagaz aurkeztutakoa izan zen. Ondarroako Institutuko Maren Urresti, Itziar Lizarzaburu, Saioa GraƱa, Nahia Gonzalez, Ander Egiguren, Haritz Zelaia, Alain Soto eta Ametz Garaizabal gazteek, gainera, Beldur Barik lehiaketako sari nagusia ere eskuratu dute, 12-17 urte bitarteko kategorian.
Guztira, Beldur Barik jarrera erakusteko 341 sorkuntza lan aurkeztu dira lehiaketa orokorrera (246 lan 12-17 urte bitarteko kategoriara), eta epaimahaiak Nire helmuga aukeratu du guztien artean irabazle. Urdulizen egindako sari banaketa ekitaldian 500 euroko saria jaso dute ondarrutarrek.
‘Nire helmuga’ lanaren egileak, sariagaz. Argazkia: Berdintasuna Ondarroa.
OHARRA: bidali argazkiak eta gure galerian jasoko ditugu: lea-artibai@hitza.eus[EGITARAUAK, HERRIZ HERRI]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.