Jauja taldearen ibilbidea jasotzen duen erakusketa inauguratuko dute gaur
Mutrikuko eskubaloi taldeak 30 urte betetzen ditu aurten, eta erakusketan askotariko materiala jaso dute. Erakusketaren aurkezpen ekitaldia 19:30ean hasiko da, Zabiel kultur etxeanMutrikuko Jauja eskubaloi taldeak 30 urte betetzen ditu aurten. Eta hori...
Mutrikuko eskubaloi taldeak 30 urte betetzen ditu aurten, eta erakusketan askotariko materiala jaso dute. Erakusketaren aurkezpen ekitaldia 19:30ean hasiko da, Zabiel kultur etxean
Mutrikuko Jauja eskubaloi taldeak 30 urte betetzen ditu aurten. Eta hori ospatzeko, taldearen historia errepasatzen duen erakusketa, goi mailako partidu bat eta herri bazkaria antolatu dituzte. Erakusketa, hain zuzen ere, gaur inauguratuko dute, 19:30ean, Zabiel kultur etxeanJaujaren 30 urteko historia izenburua dauka erakusketak, eta horretan taldea sortu zenetik gaur egunera arteko materiala bildu dute. «Hasierako aktak, argazkiak, kiroldegi berria egiteko udalari egindako eskaerak eta abar daude ikusgai», azaldu dute Jaujako kideek.
1995ean Mutrikun kiroldegi berria egin zuten arte Debara joan behar zireneko garaiak ere gogora ekarri nahi izan dituzte kideek. «1989an Mutriku eta Debako udalak adostasunera ailegatu ziren, eta Debako kiroldegian hasi ginen entrenatzen».
Gaur egitekoa den ekitaldian taldearen historiaren inguruko xehetasunak emango dituzte. Eta urte horietan guztietan lagundu dietenei ere esker ona adieraziko diete.
Partida, abenduaren 3an
Gaurkoa egin eta gero, erakusketa datorren asteko barikura arte egongo da ikusgai. Eta abenduaren 3an, Super Amara Bera Bera eta Prosetecnisa Zuazo taldeen arteko goi mailako partida ikusi ahalko da, doan, kiroldegian. Partida jokatu eta gero, 80 lagunek bazkaria egingo dute, Arku Gain elkartean.
Jaujako kideek, gainera, urteurreneko kamiseta eta jertsea ere salgai daukate. «Horiek eskuratzeko nahikoa da taldeko kide bati eskatzea».