San Andres jaiak, Etxebarrian
Esku pilota partidekin hasi ziren atzo [azaroak 25] San Andres jaiak ospatzen Etxebarrian. Markina-Xemeingo Pelota Eskolako kideek hainbat partida jokatu zituzten, eta herritarrek gozatu egin zuten horiek ikusten.
Gaur [azaroak 26] Amets Txurruka Lagunartiek antolatuta, ume eta gazteentzako mendi bizikleta zirkuitua egin da. Horretan adin tarte ezberdinetako umeek parte hartu dute. Eta antolatzaileek adinaren arabera egin dituzte taldeak. Multzoka, zirkuituari bueltak eman dizkiete parte hartzaileek. Eta gurasoen txaloak jasota, egindakoagaz gustura geratu dira. Guztira, ia 20 lagun inguruk parte hartu dute proban.
Domekan [azaroak 27], zesta-punta partidak, karta jokoak eta beste hainbat ekintza egingo dira.