Langileen eskubideen aldeko mezuek hartu zituzten domekan [azaroak 27] Markina-Xemeingo kaleak. Auzipetuta dauden (Alexis Rodriguez eta David Gonzalez) Talleres Mecanicos Arakistain (TMA) enpresako bi langile ohien aldeko manifestazioak 400 herritar inguru bildu zituen. Rodriguezek, Gonzalezek eta TMA-ko gainontzeko langile ohiek azken hilabeteetan jasotako elkartasun keinuak eskertu zituzten. Eta 2014an euren eskubideen alde egindako borroka berretsi zuten.
“Momentu baten ere ez gara bakarrik sentitu. Herritarrak hor egon zarete, guri babesa adierazten. Eta asko eskertzen dizuegu”, esan zuten TMA-ko langile ohiek manifestazio amaieran. Halaber, udalek, enpresek eta bestelako taldeek azken hilabeteetan eskainitako babesa ere eskertu nahi izan zuten.
Alexis Rodriguez: “Martitzenean [azaroak 29] langileen eskubideen alde borroka egiteagatik epaituko gaituzte. Espainiako legeek ahalbidetzen dute Rafael Zabala TMAko jabeak guri nominak ordaindu ez arren eta kaleratzeagatik kalte ordainik eman ez arren David eta biok auzipetuen aulkian jartzea”. Rodriguezen berbetan, TMA-ko langile ohiekin gertatu dena esaldi baten laburbiltzen da: “Langileak kartzelara eta lotsagabeak pasiatzera. Hau ezin da horrela izan!”. Halaber, herritarrei babesa ematen jarraitzeko eskatuz eta Rafael Zabalari aurre egingo diotela esanaz amaitu zuen Rodriguezek berbetan. “Barriro be eingo geunke!”.
[ELKARRIZKETA]: Alexis Rodriguez eta David Gonzalez
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.