Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasun Batzordeak antolatuta
Educacion emocional y redes sociales hitzaldia egongo da
eguenean [abenduak 1],
18:00etan Ikusgarri zinema aretoan.
Hizlaria, Ianire Estebanez psikologoa, genero-indarkerian eta gazterian aditua da, bai eta ziberekintzailea eta www.minoviomecontrola.com guneko blogaria ere. Ianire Estebanezek nerabe eta gazteek sare sozialen erabilera egokia egiten duten galderari erantzuten lagunduko du, eta gai horren inguruko zalantzak argituko ditu hitzaldian.
Hitzaldia batez ere nerabeen gurasoei zuzenduta dagoela jakitera eman dute.