Ondarroako Luterl taldeak antolatuta, 19. Komiki Jardunaldiei hasiera emango diete bihar [abenduak 1]. Aurten, jardunaldiek emakumeen lanak izango dituzte ardatz; komikigintzan lan egiten duten
emakumeak izango dira aurtengo protagonistak. Gainera, orain arte ez modura, Luterl taldearen ekimenagaz bat egin dute estreinako Uxu Ondarroako emakumeen taldeak eta Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluak.
Elkarlanean, egitarau zabala prestatu dute aurtengo jardunaldietarako. «Uxu emakumeen taldeagaz elkarlanean, emakumeek sortutako komikiei dagokien tartea emateko asmoa aspalditik geneukan», azaldu dute Luterl-eko kideek. Aurten, beraz, aspaldiko asmo hori errealitate bihurtu dute.
Iazko jardunaldietan Xabiroi aldizkariaren inguruko erakusketa egon zen ikusgai.
Ekintzak antolatzeko, talde bakoitzak bere ekarpena egin duela azaldu dute. «Komiki Jardunaldien osagaiak, ipuinek irudikatzen duten sorginen lapikoetan edabe magikoak egiteko osagaiak gehitzen diren antzera gauzatu da; bakoitzak bere ekarpena egin du».
Komiki jardunaldiak urtarrilaren 8ra arte luzatuko dira. Ondarroan ikusi ahalko den erakusketa Lekeition eta Markina-Xemeinen ere ikusgai egongo da
Horrela, Marije Egaña lekeitiarra izan da sua ipini duena, eta Luterl taldekoek lapikoa. Gero, Etxelilak, Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluak eta Unrwa Euskadi erakundeak Susanna Martin komikigilea lotu dute. «Egañak, gainera, Amparo Akarregi komikigile aintzindariaren komikien erakusketa lotu du, eta guk, Mikel Begoña komiki gidoigilearen bidez Marika Vilarena lanak herrian ikusgai ipintzea lortu dugu».
Eta nola ez, urtero egin legez, 19. Komiki Jardunaldiak ere uhinetan zabalduko dira. Egiteko hori Radixu Irratiaren
Azken mohikanoak irratsaioak beteko du. «Eskuorri formatuan argitaratzen dugun Globhito argitalpena ere aterako dugu».
Osotasunean hartuta, komiki jardunaldiek askotariko ekintzak bilduko dituzte.
Erakusketa, Lekeition eta Markina-Xemeinen. Aurten, gainera, Komiki Jardunaldien baitan egingo den erakusketak Lekeition eta Markina-Xemeinen ere lur hartuko du. Horrela, Amparo Akarregi eta Marika Vilaren lanak Lekeitioko Barandiaran aretoan ikusi ahalko dira lehendabizi, abenduaren 12tik 18ra. Eta Markina-Xemeinen urtarrilaren 11tik 18ra egongo da erakusketa, Uhagon kulturgunean.
Horrez gain, bi herri horietan, Josune Muñozek
Emakumeen komikiak eta Komiki Feministak tailerra emango du: Lekeition abenduaren 16an, 18:00etatik 20:00etara, eta Markina-Xemeinen urtarrilaren 13an, 18:00etatik 20:00etara, Uhagonen. Azken horretan izena emateko herritarrek Uhagonera deitu (94-616 63 03) edo idatzi beharko dute (
kulturgunea@uhagon.com).
EGITARAUA:
- Abenduak 1. Komiki aurkezpena. Susanna Martin komikigileak Unrwa erakundearentzat egindako Gaza Amal komikia aurkeztuko du, 19:00etan, Etxelilan. Antolatzaileak: Etxelila eta Emakumeen Udal Berdintasun Kontseilua.
- Abenduak 13 eta 14. Komiki ikastaroa. Susanna Martinek gidatuko du ikastaroa, 17:00etatik 20:00etara, Etxelilan. Antolatzaileak: Etxelila eta Emakumeen Udal Berdintasun Kontseilua.
- Abenduak 14. Irratsaio berezia. Radixu Irratiko (105.5 FM) Azken Mohikanoak irratsaioan Komiki Jardunaldien aurkezpena egin eta Susanna Martin komikigilea elkarrizketatuko dute, 22:00etatik aurrera.
- Abenduak 21. Irratsaio berezia. Azken Mohikanoak irratsaioan Amparo Akarregi eta Marika Vila komikigileak elkarrizketatuko dituzte, 22:00etatik aurrera.
- Abenduak 26-urtarrilak 8. Komiki erakusketa. Amparo Akarregi Euskal Herriko komikigilearen lanak eta Marika Vila komiki feministen egilearen Emakume ahotsa, estereotipoak apurtzen lana, Udal Erakusketa Aretoan.
- Abenduak 28. Hitzaldia. Josune Muñozek (Skolastikako kidea eta literaturan aditua) gidatuta, Komiki Femeninotik Komiki Feministara? hitzaldia, 19:00etan, Udal Erakusketa Aretoan. Antolatzailea: Uxu.