Argazki zahar eta berriez osatutako erakusketa jarriko du ikusgai, aurten, Aittitta Txiki kultur elkarteak.
Zaharrak Berri deitu duten erakusketa gaur hasi [abenduak 1] eta abenduaren 11ra arte egongo da ikusgai Barandiaran aretoan. Orain arte Gabonetan antolatu izan duten erakusketa aurreratu egin behar izan dutela jakitera eman du Lekeitioko taldeak, “aretoa epealdi horretan hartuta dagoelako”.
Herriak izan dituen aldaketez jabetzeko aukera aparta eskainiko du erakusketak. Izan ere, herriko argazki zaharrak eta gaur egun leku berean ateratakoak jarriko dituzte batera, oroitzapenari bidea emanez.
Erakusketa goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai 1
1:30etik 13:30era eta
18:30etik 20:30era. Guztira 100 argazki inguru ikusi ahalko dira.
Lekeitioko portua lehen eta orain. Argazkiak: Aittitta Txiki