Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko ditu Kamiñaldeko mendiko lanak
Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Ondarroako Udalak bilera egin zuten eguaztenean. Eta bilera horretan aurrerapausoak eman dituztela jakitera eman dute Ondarroako Udal ordezkariek.Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak apirilean agindutako m...
Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak apirilean agindutako miloia urte bukaera orduko emango duela esan zuen. Eusko Jaurlaritzak, ostera, urtarrilean udalari laguntza ekonomikoa emango diola ere esan zuen. Dena dela, Jaurlaritzako ordezkariek ez zuten zehaztu laguntza hori zenbatekoa izango den.
Era berean, Ondarroako Udalak aste honetan egin den osoko bilkuran Kamiñaldeko lanak ordaintzeko beste milioi bat eta erdi euro bideratzea ere onartu dute. «Hirigintza arloan egiteke genituen hainbat proiektu bertan behera laga behar izan ditugu diru hori Kamiñadeko lanetara bideratu ahal izateko», azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.
Egoera itogarria
Lanek eragin dituzten kostuei aurre egiteko nahikoa diru bideratu du Ondarroako Udalak, etahorren eraginez, udalaren egoera ekonomikoa «itogarria» bihurtzen ari dela ere azaldu dute udal ordezkariek. Baina lanak gelditzeko beldur direla-eta Kamiñaldeko lanetara diru gehiago bideratzeko erabakia hartu behar izan dutela gaineratu dute.
Kamiñaldeko mendi magalean egiten ari diren lanez gain, lur jausiak eragindako beste kalte batzuk ere ordaindu behar dira. Eta guzti horretarako 17 milioi euro beharko dira. Orain arte, hiru milioi eta erdi bideratu ditu Ondarroako Udalak, eta beste 500.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiak.