Sormen lantegiak antolatuta, irudimena, jolasa, natura, elkarlana, diseinua eta arkitektura lantzeko tailerra egon da gaur goizean [abenduak 6] Markina-Xemeingo Arkupean. Ipuina entzun eta Zelaiko orriak batu dituzte umeek, eta Arkupe aurreko beheganean jarrita, era guztietako arbolak irudikatu dituzte.
Umeak, Arkupe aurrean jarrita, Sormen Tailerreko Deiene Gartziaren azalpenak entzuten.
Artaziekin moztuta osatu dute lehenengo arbola, marraztu egin dute bigarrena eta eranskailuekin sortu dute hirugarrena. Amaitzeko, arbola handi bat egin dute guztien artean kartoizko tutuluekin. Umeek txandaka jarri dituzte tutuluak arbola handi bat irudikatuz.
Umeak kartoizko tutuluekin osatu duten arbolaren aurrean.