Nautika eraikineko leihoetako bat babesten duen burdinezko egitura erori da Lekeitioko R.M. Azkue kaleko behegainera. Oinezkoei erortzeko arriskua ekiditeko, seinalez inguratu du Udaltzaingoak pisu handia daukan egitura. 2015ean eraberritu zuen Lekeitioko Udalak eraikinaren fatxada eta leiho berriak jarri zituen.
Ezkerrean Nautika eraikineko leihoa babesteko burdina bere tokian eta eskuinean behegainean.