Xistera Zirkuituko Elola Memorialaren finalak jokatuko dira bihar [abenduak 8] 11:00etatik aurrera, Tolosako Beotibar frontoian. Hiru norgehiagoka hartuko ditu bere baitan memorialak, eta euretako bitan, Lea-Artibai eta Mutrikuko ordezkariak egongo dira.
Jaialdiaren lehenengo partidaren protagonistak Maite Ortiz de Mendibil gasteiztarra,
Nahia Calvo berriatuarra,
Eneritz Lizardi mutrikuarra eta Naroa Merino donostiarra izango dira. Lau neska gazte hauen arteko txapelak hamabost tantotara jokatuko den partidan erabakiko direla aurreratu du Xisterak.
Ondoren, mutilen gazte mailako txapelak jarriko dira jokoan. Markina-Xemeingo
Goitia eta
Jon Mandiola Cabanillasko Labiano eta Noaingo Oskar Aguasen kontra neurtuko dira. “Oso lehia ikusgarria espero da, finalerdian bi taldeek itxura bikaina eman zuten eta”, azpimarratu dute Xisteraren ordezkariek.

Zesta-puntako bikotekako txapelketa.
Amaitzeko, mutilen nagusien mailako partida jokatuko dute, joan den zapatuan finalerdiko kiniela irabazi zuten Unai Alberro gipuzkoarrak eta Julien Ihitsague lapurtarrak, Donostia eta Zumaiako klubetako Narbarte eta Urangaren kontra.
Azken partida biak
set-en sisteman jokatuko direla azaldu du Xisterak. “Gazte mailakoa hamahiru tantora eta nagusi mailakoa hamabostera”. Berdinketa egonez gero, berdinketa hausteko, bost tantorainoko joko bat jokatuko dutela zehaztu dute.
Tolosako kantxan iragarrita dauden hiru neurketak
streaming bidez igorriko direla jakitera eman du Xisterak. “
www.xistera.eus web orriaren eta Facebook eta Twitterreko profilen bidez”.