Lauzpabost urte lanean ibili ondoren, Lekeitioko Hezkuntzaren historia kontatzen duen
Escolatik Eskolara liburua kaleratu du
Lekeitioko Herri Eskolak: Haurreskolak, Eskolak eta Institutuak. Barikuan [abenduak 9] aurkeztuko dute lana,
19:30ean kultur etxeko Azkue aretoan.
Liburuak aparteko aukera ematen dutela esan dute egileek “Lekeition mendez mende egon den eskola eta irakaskuntzari buruz jakiteko”, eta Larrotegiko eskolen historia (haurreskola, eskola eta institutua) azpimarratzeko geldiunea egiten duela azaldu dute. “Irakaskuntzaren historia
hiru ataletan banatzen da liburuan: Erdi Arotik Franco hil arte, 1975 urtetik aurrera ematen den euskalduntze prozesua eta berrikuntza pedagogikoa eta azkenik, mende hasieratik gaur egunera arteko epea eta Ikas Komunitatea”.

Lekeitioko Eskola.
Liburuaren aurkezpenean, aldaketa historikoan protagonista izan diren irakasleei
omenaldia egingo zaiela ere aurreratu dute. “Hain zuzen ere, euskalduntze prozesuan eta berrikuntza pedagogikoan lekuko izan direnei”. Horrez gain, aurkezpen egunean liburua salgai egongo dela zehaztu dute, eta lanean ibili diren arduradunen sinadura jasotzeko aukera ere egongo dela.