100 ondarrutarrek baietz 10 mendi igo 2016an da aurtengo erronka, eta momentuz, udalak jakitera eman duenez, 73 ondarrutarrek egin dituzte 10 mendi. Beraz, urtea amaitu orduko beste 27 herritarrek hamar mendi egiten badituzte, erronka bete egingo da, bestela ez. Mendiak igotzerakoan, herritarrek argazkiak
kirolagenda@gmail.com posta elektronikora bidali beharko dituztela gogora arazi dute.
25 ondarrutarrek 8 tontor egin dituzte eta beste 20 lagunek 7. “Beraz, animatu eta igo geratzen zaizkizuen tontorrak urtea amaitu aurretik!”. Udalak igorritako datuen arabera, momentuz 1.656 igoera zenbatu dira.
Mendiak. Aurrera Mendi Taldeko kideen laguntzagaz, eta ahalik eta herritar gehienek parte hartze aldera, zailtasun ezberdineko
25 mendiko zerrenda bat egin da. Mendi batzuk familiarekin joateko bezalakoak dira, eta beste batzuk, ordea, ongi prestatuta egotea eskatzen dute. Bestalde, mendi bizikleta zaleentzako ere pentsatua dago erronka. Bertan, inguruko mendiez gain, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldean dauden beste hainbat ere agertzen dira.