Ondarroako Radixu Irratiak (105.5 FM) antolatzen duen jai ospetsua
uztailaren 1ean ospatuko da 2017an; datorren urtean
20. Zapato Azule izango da. Izan ere, ekainaren 24a zapatua da, eta egun horretan Ondarroako Gorozika auzoko jaiak izaten dira (Lea-Artibai mailan beste herri eta auzo askotan ere jaiak ospatzen dira). Horregatik, egutegian horrela tokatzen denean, herri berean jai batek bestea ez zapaltzeko, Zapato Azule hurrengo astera pasatzen da.
HONEKIN LOTUTA: Iazko Zapato Azuleko bideoa eta argazki galeria