Hildako bat Trabakuan izandako istripuan
Istripu larria gertatu da gaur [abenduak 17] eguerdian BI-633 errepidean, Markina-Xemein eta Mallabia artean. Zehatz esateko, Trabakua barrenean dagoen 42. kilometroan izan da gertaera, Zubibarri baserria baino gorago. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, kolpearen ondorioz gidaria autoan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dira. Larrialdi zerbitzuak ere bertaratu dira, baina jakitera eman dutenez, ezin izan dute gidariaren bizitza salbatzeko ezer egin.
Istripuaren ondorioz, bide bat itxita geratatu da, eta Ertzaintzak zirkulazioa txandaka bideratu du.Une honetan errepide osoa zabalik dago; 14:30ak aldera zabaldu dute errepide osoa.