Xemein Abesbatza dotore jantzi da, bazkideak omentzeko
Musikaz eta irudiz osatutako emanaldi berezia eskaini zuen atzo [abenduak 17] iluntzean Markina-Xemeingo Xemein Abesbatzak, Xemeingo parrokian. Apaingarri gorriak soinean, dotore jantzi zen abesbatza, bazkideak eta herritarrak Gabon giroko doinuekin alaitzeko.
https://youtu.be/jeuhvfCqMy0
Xemein Gazte Ahots Abesbatzaren kantuekin hasi zen emanaldia beheko oholtzan, eta goiko koruan hartu zion ordezkoa Xemein Abesbatzak. Mikel Ansola, organoan, izan zuten lagun lehen kantuetan. Ansolak gainera, bakarkakaoa ere eskaini zuen, Xemeingo organoari doinu ederrak ateraz.
Beheko oholtzara jaitsi zen abesbatza gero, txalo artean, eta bertan eman zion amaiera emanaldiari. Mikel Ansolagaz gain, Ianire Krutxaga biolin jotzailearen musikagaz lagundutako kanta bat ere eskaini zuten, entzuleen gozamenerako.