Berritze lanak direla eta, Ondarroako anexoan aparkatuta dauden ibilgailuak kendu egin behar direla esan du udalak
Herritarrek abenduaren 22 08:00etarako kendu beharko dute ibilgailua anexoko aparkalekutik. Jakitera eman dutenez, “hainbat berritze lan” egingo dituzte. Momentuz, udalak ez du zehaztu aparkalekua noiz egongo den erabilgarri.