Markina-Xemeingo Udalak Larruskain auzoan, zehazki,
Gorostolara doan bidearen zati bi asfaltatzeko lanak egin ditu. Hain zuzen ere, bidearen hasierako zatia eta
Imintxola aldekoa konpondu dituzte.
Udalak jakitera eman duenez, aurrekontuak eskatu zituzten horiek lanok egiteko, eta aurkeztu ziren eskaintzetatik Provisarena aukeratu eta onartu zuten, 21.445,68 euroko zenbatekoagaz.
Larruskain auzoan konpondu duten lurzorua. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Proiektuan aldaketarik ez dutela egin zehaztu du udalak, baina uste zena baino
zati handiagoa asfaltatzeak lanen garestitzea ekarri duela azaldu dute, eta beraz, obrak, azkenean, 23.095,15 euroko kostua eduki du. “Asfaltatu den errepidearen batez besteko zabalera 3,30 metrokoa izan da, eta ez 3 metrokoa, aurreikusitako moduan”.