Santo Tomas azoka ospatuko dute Lekeition
Santo Tomas Azoka egongo da bihar [abenduak 21], Lekeitioko Independentzia plazan. Urtero bezala, ohiko azokaz gain, eskualdeko etxe-abereen erakusketa ere egongo da ikusgai.
36 dira Lekeition, euren produktuen salmenta zuzena egiteko postua jarriko duten ekoizleak eta artisauak, euretatik 19 Lea-Artibai eskualdekoak).
Azokan aurkituko diren produktuak honako hauek izango dira:
-
Ortuari eta frutadun zazpi postu.
-
Ardi eta ahuntz gaztadun hiru ekoizle.
-
Ogia eta gozogintzako bost ekoizle.
-
Bizkaiko txakolinaren ekoizle bat.
-
Arrain kontserbadun ekoizle bat.
-
Ahate produktuen bost ekoizle
-
Eztiaren ekoizle bat.
-
Txerrikietan bi ekoizle.
-
2 lore mintegi
-
Egurra, zilarra eta larrua…. lantzen duten zazpi artisau
Eskualdeko abeltzainek ere euren gunea edukiko dute, euren abereen erakustaldia egiteko. Azokara etorriko diren abereak honako hauek dira:
-
Hegazti eta animali txikien lau abeltzain
-
Zaldien hiru abeltzain (12 buru)
-
Ardien bi abeltzain (8 buru)
-
Ahuntzen bi abeltzain (8 buru)
-
Astoen abeltzain bat (3 buru)
-
Behien 2 abeltzain (8 behi)
-
Idien abeltzain bat (bi buru)