Musikaiako ikasleek
Gabon kontzertua eskainiko dute eguenean [abenduak 22],
18:00etan,
Konpainiako Eleizan. Musikaia Musika Eskolaren III. Gabon Kontzertua izango da.
Eskolako ikasleek parte hartuko dute kontzertuan, abestuz zein musika tresnak joz. Ikasleek talde txikietan joko dituzte hainbat abesti eta kontzertuko azken atalean eskolako koruek parte hartuko dute; Koral Txiki, Koral Gazte eta Koralak besteak beste.
Musikaiako ikasleek ekaintzean eskainitako kontzertuko irudiak. Argazkia: Musikaia
Bestalde, aurtengo udaberrian zendu zen Jose Mari Argoitia San Martin ondarrutar letragilea, abesti batez omenduko dute kontzertuan, izan ere bere bi gitarra elektriko eta bandurria bat jaso ditu musika eskolak, letragilea zendu ostean, bere familiaren eskutik. Opari hori eskertzeko, Itoiz taldearentzat idatzi zuen Marea Gora abestia jo eta abestuko dute Lekeitioko Musika Eskolako ikasleek.
Musika eskolakoek azaldu dutenez, elizako ateak, 17.45tatik aurrera zabalduko dizkiote publikoari.