Berriatuak Sahararen aldeko euskal karabanagaz bat egin du
Aurtengoa herrialde sahararraren alde egiten den 13. Euskal Karabana da. Berriatuko Udalak 2.500 euroko ekarpen ekonomikoa egin eta elikagaiak biltzeko kanapina jarri du martxan. Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, herritarrek elikagaiak emateko aukera dute (udaletxera eraman behar dira); elikagaiak emateko azken eguna urtarrilaren 30a da.
Biltzen ari diren jakiak ondokoak dira: arroza, pasta, lekaleak, azukrea, hegaluzea edota sardinak oliotan. Higiene aldetik, konpresak ere batzen ari dira.
Dirua eman nahi duten herritarrek ondoko kontu korrote zenbakira sartu beharko dute dirua: 3035-0080-94-0800054177 (Laboral Kutxa). Edozein zalantza edukiz gero, herritarrek ondoko telefono zenbakira deitu ahal dute: 619 02 97 48.