Tenperatura baxuak direla eta, Jaurlaritzak abisu horia ezarri du
Ostegunean [urtarrilak 5] tenperaturak nabarmen behera egingo dutela iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Eta horrek izotza sortuko duela jakitera eman dute. Horren aurrean, abisu horia ezarri du, gauerditik 10:00etara; aurreikuspenen arabera, ordu tarte horretan tenperaturak -1 eta 3 gradu bitartean ibiliko dira Lea-Artibain eta Mutrikun.
Jakitera eman dutenez, barnealdeko hainbat gunetan eta kostaldean itzotz txikia egingo du.