14.771 zenbakiak eramango du Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatari elkartearen 500 euroko sari nagusia
Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatarien elkarteak Gabonetako zozketako zenbaki sarituak atera ditu gaur eguerdian [abenduak 5], elkartearen lokalean egindako zozketan. Abenduan, elkarteko dendetan erosketak egin dituztenei txartelak banatu dizkiete, eta horietako batzuk, orain, saria edukiko dute.
500 euroko sari nagusia 14.771 zenbakidun txartela duenarentzat izango da eta 250 euroko beste bi sariak, berriz, 8.473 eta 10.247 zenbakia dutenek eskuratuko dituzte. Horiez gain, 100 euroko beste hamar sari ere banatuko ditu merkatarien elkarteak.
Hauek izan dira zenbaki sarituak:
500 euroko saria:
- 14.771 (ordezkoa 18.622)
- 8.473 (ordezkoa 2.739)
- 10.247 (ordezkoa 8.563)
- 7.110 (ordezkoa 15.548)
- 1.740 (ordezkoa 10.042)
- 10.221 (ordezkoa 15.787)
- 15.878 (ordezkoa 21.537)
- 14.221 (ordezkoa 4.473)
- 15.954 (ordezkoa 19.797)
- 21.390 (ordezkoa 8.919)
- 14.834 (ordezkoa 4.150)
- 21.328 (ordezkoa 3.824)
- 19.613 (ordezkoa 8.340)
13 sariak Hemen be bai elkarteak, urtarrilaren 12an, Kontzekupean egingo duen jaialdian banatuko dituzte. Horretaz gainera, jan edana ere egongo direla aurreratu dute.
Bestalde, saria duten txartelaren jabeak jaialdira joan beharko dute oparia eskuratzeko. “Agertu ezik, saria ordezko zenbakia duenarentzako izango da, eta hori ere ez balego, saria hutsik geratuko litzateke. Hau da, ez luke inork eramango”, azaldu dute.
Saria lortzen dutenek hurrengo egun biak edukiko dituzte, diru kopuru hori elkarteko dendetan gastatzeko, urtarrilaren 13a eta 14a, hain zuzen.