Jokalarien inguruari buruzko hitzaldia emango du Maria Ruiz de Oña Athletic taldeko psikologi saileko buruak
Lekeitio Futbol Taldeak antolatuta, jokalarien alor psikologikoan eragiten duen ingurua aztergai izango da urtarrilaren 10ean, kultur etxean egongo den hitzaldian. Maria Ruiz de Oña Athletic taldeko psikologi saileko burua gonbidatu du Lekeitioko futbol taldeak gaia lantzeko.
Gurasoak, ikusleak, entrenatzaileak… jokalarien inguru guztiak oro har, izaten omen du eragina jokalariengan, eta hori guztia zelan jorratu daitekeen azalduko du Ruiz de Oñak.
18:30ean hasiko den hitzaldia herriko kirol talde zein Lea-Artibai eskualdeko klubei zuzenduta dagoela azaldu du Eli Mendieta Lekeitioko Futbol Taldeko lehendakariak.
Kirolari lotutako hezkuntza eta formakuntza oinarritzat hartuta, hitzaldi ezberdinak antolatu ditu, azken urteetan, Lekeitioko taldeak. Sorospena eta elikadura ere landu dituzte.