Kalean Eguna elkartasun jaia, Ondarroako Gaztetxean
Tolosako gazteen egoera. Tolosako bost gazteri guztira 20 urteko kartzela zigorra eskatzen diete. Diotenez, kartzela zigor eskaera hori «muntaia polizial» baten ondorio da. Horren guztiaren harira, Gazteak Kalean plataforma sortu zuten eta erantzun kolektibo bat ematea beharrezkotzat jo zuen plataformak. «Gazteak kalean geratzeko denon ekarpena beharrezkoa da; elkartasuna eta konpromisoa bildu behar dira».