Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta,
Dosiak garrantzia dauka: kimiofobia, E- zenbakiak eta homeopatia hitzaldia (gazteleraz) egongo da astelehenean [urtarrilak 16], 18:30ean, Ondarroako Beikozinin. Hizlaria Juan J. Iruin Sanz kimikoa izango da.
Azkenaldian, jendartean zabaldu da jaten, edaten eta arnasten dugun guztiak kalte egiten duela. Eta hain zuzen ere, hitzaldiak ideia hori dutenen antsietate maila jaistea du helburu. «Gaur egun dena kutsatuta dagoela uste da. Eta hori gertatzen da, gaur egun analisi teknikoak egiteko daukagun gaitasunagatik».
Produktu homeopatikoak. Antsietate kimiofobikoa gutxitzeko, lehenik eta behin osasun erakundeek onargarritzat jotzen dituzten neurriak zeintzuk diren jakin behar dela diote, bai sustantzia naturalenak eta baita sintetikoenak ere.
Jesus J. Iruin kimikoa
Hitzaldian baita ere, E- zenbakiekin Europan onartuta dauden elikagai gehigarrien inguruko adibide ezberdinak mahairatuko dituzte.
Berbaldiagaz amaitzeko, prestatutako produktu homeopatiko ezagunenak ere aztergai izango direla aurreratu dute.
Hizlariari dagokionez, Iruin 1974an Kimikan lizentziatu zen Zaragozako unibertsitatean, eta doktoretza 1979an egin zuen Euskal Herriko Unibertsiatean. 1991tik 2016ra arte (irailean erretiratu zen), Kimika Fisika katedraduna izan da EHUko Gipuzkoako kanpusean.
Egindako lanak. Askotariko lanen egilea ere bada Iruin: hemeretzi doktorego tesi zuzendu eta bi liburu eta 132 artikulu argitaratu ditu. Horrez gain, azken hamabost urteetan zientzia dibulgatzaile legez lan ugari egin ditu.
Unibertsitate, erakunde, udako ikastaro eta abarretan hitzaldiak emateaz gain, 2006tik
El blog del buho kimikaren dibulgaziorako webgunea kudeatzen du; batazbeste, hilean 15.000 bisita edukitzen ditu. Horrekin nahikoa ez eta Naukas Espainiako zientzia dibulgaziorako sare birtual garrantzitsuenean ere parte hartzen du.