Bizkaiko Foru Aldundiak Etxebarria eta Markina-Xemein lotzen dituen BI-2636 errepidea konponduko du. Alde batetik, bidea
zabalduko dute tamaina handiko ibilgailu bi arazorik barik gurutzatu ahal izateko, eta bestetik, errepide nagusiagaz bat egiten duten
sarrerak hobetuko dituzte ibilgailuen segurtasuna bermatzeko. Etxebarriko Udalak jakitera eman duenez, apirilean hasi nahi ditu lanak aldundiak.
Urte asko darama Etxebarriko Udalak konponbide eske. Izan ere, herri biak lotzen dituen gutxi gorebehera 2 kilometro eta erdi inguruko errepidea oso
bihurgunetsua da, eta gune batzuetan, tamaina handiko ibilgailu bi aurkitzen direnean, zirkulazioa gelditu behar izaten da. Okokiko bihurgunean eta zubian arazoa okerragoa da oraindik, tamaina handiko ibilgailu bat eta tamaina txikikoa ere ezin dira gurutzatu-eta. Hori dela eta, konponbidea “premiazkoa” dela azpimarratu du Jesus Iriondo Etxebarriko alkateak.
Etxebarriko ikuspegia.
Urte bete. Guztira, 12 hilabeteko obra izango da, eta epe horretan, Txoribenta auzoko zubitik hasi eta Beide baserriaren parerainoko bide guztia zabalduko dute. Aldundiak bihurgune batzuk zuzenduko ditu ikuspena hobetzeko eta erreiak ere zabaldu egingo dituzte bazterbideak ere egingo dituztelarik. Horrez gain, bide-zorua berritu eta drainatze-sistema egokituko dute.
Lanen kostua
2,8 milioi eurokoa izango da. 3 metro zabalerako bide bi eta metro erdiko bazterbideak egingo dituzte, eta auzo, etxebizitza eta enpresetara joateko sarbideak egokituko dituzte.
Etxebarria eta Markina-Xemein arteko errepidean
zirkulazio handia dago. Izan ere, asko dira Galartza industrigunean dauden enpresa handietara joaten diren tamaina handiko kamioiak. Aldundiak jakitera eman duenez, gutxi gorabehera 4.000 ibilgailuigarotzen dira egunero errepide horretatik, eta euretatik 340 tamaina handikoak dira.
Udalaren onespena izan du proiektuak. Hala ere, bizikletentzako bidea bota dute faltan.