Euskal Herriko IX. Mus Txapelketako herrietako kanporaketa faseak jokatzen ari dira Lea-Artibai eskualdean. Asteburu honetan ere, jokoan jardungo dute herritarrek, martxoaren 25ean Anoetan jokatuko den final nazionalera heltzeko. Aurretik, baina, otsailaren 25ean ospatuko dira herrialdeko sailkapen finalak.
Bizkaiko kanporaketa
ALGORTAn jokatuko da, Azebarri elkartean, 10:00etan.
Gipuzkoakoa, aldiz,
IBARRAko herriko frontoian, 15:00etan.
Asteburu honetan, Ondarroan, Gizaburuagan eta Markina-Xemeinen jokatuko dira kanporaketak, eta datorren astean Lekeitiok hartuko du txanda.
Hauek dira hurrengo
kanporaketak herriz herri:
- Ondarroa. Zapatua [urtarrilak 21] Gaztedi tabernan, 16:30etik aurrera.
- Markina-Xemein. Zapatua [urtarrilak 21] Barinaga auzoko Iturritxu elkartean, 17:00etan.
- Gizaburuaga. Domeka [urtarrilak 22] 17:00etan, herriko tabernan.
- Lekeitio. Zapatua [urtarrilak 28] 16:30ean, Guzurmendi tabernan.