Ondarroako Aurrera Futbol Taldeak Portugaleteren kontra jokatuko du otsailaren 4an, Zaldupe futbol zelaian. Eta hain zuzen ere,
Portugaleteko jokalarietako bat da Paul Abasolo. Abasolo
hiru sexu eraso egiteagatik epaitu eta
kondenatu zuten. Eta Epaitegiak espetxe zigorra ezarri bazion ere,
Espainiako Gobernuak indultatu egin zuen. Eta futbol jokalariak bere kirol ibilbideagaz jarraitu ahal izan zuen. Dena dela, Abasoloren kasuak arbuio sozial handia piztu zuen eta gaur egun ere pizten jarraitzen du.
Horren harira, Ondarroako Udalak adierazpen instituzionala onartu zuen atzo [urtarrilak 19] egindako osoko bilkuran. Adierazpen horren bitartez,
herritarrei dei zaie otsailaren 4an indarkeria matxistaren kontra egiteko eta indarkeria matxistari aurre egiten diotenei elkartasuna adierazteko
mobilizazioetan parte hartzera.
Adierazpen instituzionala onartu ostean, Udalbatzak elkarretaratzea egin zuen atzo alde zaharrean.