Mini auto markak ibilgailu berria aurkeztuko du otsailean, mundu mailan. Eta aurkezpena egiteko Euskal Herria aukeratu dute. Horren harira, azken asteetan 40 Mini Donostia eta Bilbo arteko errepidean ikusi ahal izan dira; ibilgailuak probatzen ari dira. Eta Mini etxeak Mutrikuko Udalari eskatu dio Saturrarango aparkalekuan gune bat uzteko. Udalak osoko bilkuran eztabaidatu zuen gaia, eta baiezkoa eman zuen. “Gune hori hesituta dago, eta otsailaren 20ra arte egongo da horrela”, azaldu dute udal ordezkariek.
Mini autoentzako gunea, Mutriku Saturraran hondartzako aparkalekuan.