Otsaileko zaldi mando proben izen ematea zapatuan izango da udaletxean
Otsailaren 10etik 13ra, 22. Kintxopeko zaldi-mando proben sariketa jokatuko dute Ispasterren. Eta bertan parte hartzeko asmoa dutenek zapatu honetan eman behar dute izena udaletxean, 13:00etan.Hala ere, bertaratzerik ez dutenek telefonoz izena eman dez...
Hala ere, bertaratzerik ez dutenek telefonoz izena eman dezakete: 94-684 29 99. Izena ematerakoan derrigorrezkoa izango da animalien identifikazio zenbakia aurkeztea.
Proben saio guztietan Ispasterko harria erabiliko dute. Halaber, abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izango da, eta pisaketak saioak hasi baino ordubete lehenago egingo dituzte. Betiko legez, probak Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak kontrolatuko ditu.
Sariei dagokienez, manta eta txapelagaz batera 750 euroko diru saria jasoko du txapeldunak. Hala, saririk jaso gabe gelditzen den parte hartzaile batek irabazlearen markaren %60 eginez gero, 300 euro jasoko ditu.