Bihar Red Bull Rivals txapelketaren lehen proba jokatuko dute Mundakan
Espainiako eta Portugalgo taldeak ariko dira nor baino nor gehiago. Aritz Aranbururen taldean Illan Urkia mundakarra dago. Hurrengo saioa Portugalgo Ribeira d'Ilhas-en izango daEuropako ezker olaturik ezagunenean bat egingo dute bihar Espainiako eta Po...
Espainiako eta Portugalgo taldeak ariko dira nor baino nor gehiago. Aritz Aranbururen taldean Illan Urkia mundakarra dago. Hurrengo saioa Portugalgo Ribeira d’Ilhas-en izango da
Europako ezker olaturik ezagunenean bat egingo dute bihar Espainiako eta Portugalgo surflari profesional zein amateurrek. Red Bull Rivals Txapelketaren joaneko saioa jokatuko dute bueltakoa Portugalgo Ribeira d’Ilhas-en izango da.Sei surflari daude talde bakoitzean, eta partaideetako batzuk probaren webgunean bozkatu dituzte.
Espainiako taldeko kapitaina Ariz Aranburu gipuzkoarra da, eta Portugalgoa, berriz, Tiago Pires.
Aipatu bi taldeetan LocalHero bana saioak burutuko dituzten herrietakoak dago, eta Illan Urkia mundakarrak Aranbururen taldeagaz parte hartuko du.
Puntu gehien lortu dituzten Gony Zubizarreta, Luis Diaz, Ariane Ochoa eta Eneko Merino surflariek osatzen dute Espainiako taldea.
Portugalgo LocalHero-a Tomas Hernandez da, eta hauek dira beste taldekideak:Vasco Ribeiro, Henrique Pyrrait, Mariana Rocha eta Mica Lourenco.
Lehenengo bakarka uretaratuko dira, eta ostean taldeka5 olatu surflari bakoitzeko. 25 minutuko kanporaketa txandak izango dira. Mundakan egon ezin dutenentzat, streaming bidez emango dute Red Bullen webgunean, eta erabiltzaileek talderik onena bozkatzeko aukera izango dute.
Probaren antolatzaileek surferako baldintza egokiak aurreikusi dituzte; bi metroko olatuak eta hego-ekialdeko haizea espero dituzte.