Txomin Agirre Ikastolako Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako 21 ikaslek bisitatu dute gaur [urtarrilak 27] HITZA-k Markina-Xemeinen daukan bulegoa. Kazetarien egunerokotasuna eta egunkariaren funtzionamendua ezagutzeaz gain, ikasleek hainbat galdera egin dituzte; euren proiektuen berri ere eman dute. Ikasleak Juan Fernandez irakasleak eta Izarra Azpiri gurasoak lagunduta etorri dira.
Txomin Agirre Ikastolak egin duen modura eskualdeko beste ikastetxeek ere HITZA bisitatzeko aukera daukate. Horretarako, HITZA-ren
bulegora deitu (94-684 44 36) eta data zehaztu beharko da.