Enpresekin egindako hitzarmenak emaitza pozgarriak ematen ari direla esan du LAB-ek
Enpresekin egindako hitzarmenei esker, bi urtean 100 langilek baino gehiagok lanpostu finkoa lortu dutela esan du LAB-ek. “Hori prekarietatearen aurkako jauzi handia da”. Eta horren adibide modura jarri du Etxebarriko Nemak enpresa, non duela aste batzuk aldi baterako hainbat langilek postu finkoa lortu duten. “Enpresa horrekin adostutako hitzarmen hori aldi batekotasunarren eta prekarietatearen aurkako neurri zorrotza eta eraginkorra da”.
LAB-eko ordezkariek jakitera eman dutenez, hitzarmen horretan prekarietateari aurre egitea lehenetsi zuten. “Soldaten onuraren aurretik ipini genuen baldintza hori, eta oso harro gaude hori egiteaz”.
Dena dela, urtea hasi baino besterik ez dela egin eta oraindik ere aldi baterako lanpostu asko finko bilakatzea aurreikusten dute.
Diotenez, ELA-k “kolpatu” egin izan ditu enpresa hitzarmen horiek. “Langileok zentzugabeko umeen ikastetxeko jolastokiko eztabaidan sartu nahi izan gintuzten. Egunerokotasunak erakutsi digu LAB-ek bete betean igarri zuela”. Gainera, hitzarmenak Bizkaiko Metalaren Hitzarmenaren gainetik egotea ziurtatzen duela diote. “Hitzarmenak gure eskubideen oinarria bermatzen digu, eta oinarri hori hobetu ere egin ahal dugu”.
Aurrera begira, enpresa hitzarmena hobetzen joan behar direla diote. “Ez dugu hori zalantzan jartzen”.