Markina-Xemeingo Udalak aurrekontuak aztertzeko auzo batzarrak egingo ditu

Urtero egin modura, aurten ere 2017ko aurrekontuak aztertzeko auzo batzarrak egingo dituztela jakitera eman du udalak. Hona hemen data guztiak:
  • Otsailak 4 (zapatua):
    • Inpernusierra: 12:00etan, ermitan.
    • Antxondoa: 12:00etan, Axpe sagardotegian.
  • Otsailak 5 (domeka):
    • Iturreta: 12:00etan, elkartean.
    • Amallo: 12:30ean, elkartean.
  • Otsailak 12 (domeka):
    • Larruskain: 12:30ean, elkartean.
  • Otsailak 18 (zapatua):
    • Iruzubieta: 12:00etan, Zubi Ondo jatetxean.
    • Santutxu: 12:00etan, Satzu landetxean.
    • Meabe: 17:00etan, ermitan.
    • Arretxinaga: 17:00etan, Xemeingo udaletxe zaharrean.
  • Otsailak 19 (domeka):
    • Barinaga: 12:50ean, abadetxean.